Blog
honetako aspaldiko sarrera batean aipatua dut Donostiako elkarteek hiriko
arraunean izan zuten pisua. Esan liteke nolabait haiek eman ziotela bultzada
traineru donostiarren jardunari arrantza-kuadrilla tradizionalen eta
kirol-elkarte modernoen arteko trantsizio-garaietan, eta gure arrauna bizirik
mantendu zutela kirol honentzat hain zailak izan ziren hamarkada batzuetan.
Elkarte haien arteko bat dugu Amaikak Bat.
Amaikak
Bat Kirol Elkartea 1907an
sortu zen (duela sei urte ospatu zuten mendeurrena, H eta guzti).
Elkano kalean izan zuen lehen egoitza. Gaur egun jarduera garrantzitsuena gastronomikoa bada ere, sorreratik
kirol-arlora bideratu zuen bere ekimen nagusia; izenak berak ere
futbol-hamaikakoari egiten dio erreferentzia. Elkarte polideportiboa izan zen,
kirol-modalitate ugari landu zituena: jatorrian futbol-taldea, gerora estatuan
aitzindaria izan zen eskubaloian, eta era berean aritu zen pilotan, futbolean,
mendi-irteeratan eta, noski, baita arraunean ere.
1932an
arraunean hasi eta trainerua aurkeztu izana gauza berritzailea izan zen: kuadrilla
bat besterik gabe bere izenean edo Donostiaren izenean aurkeztu ordez elkarte
baten izenean aurkezten zen lehen aldia izan zen hura gure hirian. Eta bi
elkarte donostiarrek egin zuten hori, ez baita ahaztu behar Empuje
elkarteak ere beste traineru bat eraman zuela Kontxara urte hartan.
Amaikak Bat
elkartearen egoitza.
(Ikus fatxadan hiriaren zigilu zaharraren erreplikak) |
Amaikak Bat taldeko Joxemaritarra trainerua (1932) |
Traineruez
aparte, beste garaipen bat ere eskuratu zuen bere arraun-ibilbidean, 1953an Zarauzko trainerilla-estropada ospetsuak irabazi
baitzituen.
Uste dut gauza hauen berri izatea eta bakoitzari zor zaiona aitortzea ez dela kalteko, arrauna atzo goizean telebistaren gerizpean jaio zela pentsatzen duten batzuentzat bereziki.
(1) Zerrenda horretan, Parte Zaharreko hainbeste
arraunlariren artean, baten ezohiko edo salbuespeneko jatorritzat aipatzen da
Amara Zaharraren gainean dagoen Txanpuene baserria. Bada, gogoan
hartzekoa da asteburu honetan bertan ospatzen duela baserri
horrek (urtero egiten duen moduan) beste urtebete iraun duela zutik. Luzaro
iraun dezala!
No hay comentarios:
Publicar un comentario